Duela gutxi zentroko liburutegian erakusketa zoragarria izan dugu: "Con pico y alas", Jose Maria Sorandorena. Erakusketa honetan hegalariak dira protagonistak; batzuetan, gizakiok eraikitako mundu geometrikoan bizi, beste batzuetan, eboluzioak sortarazi die gorputzaren forma jakin bat, mugitzeko era jakin bat non kontzeptu matematikoak islatzen diren. Horretaz aparte, zoriak eta argazkilariaren begiradak sortutako argazkiak dira. Matematika ala ornitologia? Biak batera!
DBHko ikasle guztiak pasatu dira liburutegitik, argazkien artean nork bere gogokoena aukeratu du deskribapen txiki bat egiteko. Horren ostean, geleetan, haiek ekarritako argazkiekin osatu dute hainbat mural, hona hemen argazki batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario