Zenbakiak beste kultur batzuetan
Mostrando entradas con la etiqueta geometria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta geometria. Mostrar todas las entradas
2014/03/20
2014/03/15
2013/07/03
2013/01/15
Geometria goxoa
Geometria-tailerrean 1.DBHko ikasleek poliedro erregularrak eraiki dituzte "gominolak" eta zotzak erabiliz. Ikasleek behin poliedroak amaituta, taula bat osatu dute, eta gero gominola guztiak jan dituzte. Zenbat? Badakizu? (lau laguneko taldeka lan egin dute, talde bakoitzak tetraedro bat, hexaedro bat, oktaedro bat eta ikosaedro bat egin ditu). Hona hemen hainbat argazki eta bideo bat ikasteko nola egin:
Etiquetas:
geometria,
gorputz geometrikoak,
poliedroak,
zotzak
2011/04/16
2011/04/03
2. teorema japoniarra
Zirkunferentzia batean edozein koadrilateroa inskribatuta, ABCD erpinak eta AC eta BD diagonalak dituena; ABD, ABC, BCD eta ACD triangeluaetako inskribatutako zirkunferentzien zentroek laukizuzen bat osatzen dute. Mugitu A, B, C edo D puntua, eta egiaztatu aurreko teorema.
Bideo honetan, geogebraren aplikazio bat nola txertatu ikuz dezakezue:
2011/04/01
Geometria-tailerra
Hona hemen gdocsekin nik egindako aurkezpen bat, Baliabideak izeneko aurkezpena, hain zuzen. Horrekin lotuta beste aurkezpen batzuk eta testu dokumentu batzuk daude, horiek guztiak ere gdocsekin eginak.
Aurkezpenaren bigarren diapositiban, lanaren egitura mapa kontzeptual baten bidez azaltzen da, eta lehenengoan baliabideak hitzean lotura dago Geometria-tailerra aurkezpenera, non beste aurkezpen batzuetarako lotura agertzen den, dagokion hitzean klic eginez (hitz bakoitza geometria lantzeko baliabide bati dagokio). Segun eta zein nabigatzaile erabiltzen den baliabideak hitzaren tamaina desberdina da (ez dakit zergatik, baten batek baldin badaki esan mesedez), adibidez, Google Chromerekin benetako tamainan ikusten da, beste batzuekin, berriz txikiegi (horrela bada, kontuan izan).
Etiquetas:
aurkezpena,
baliabideak,
gdocs,
geometria
2009/04/15
Argazkigintza matematikoa
IRUDIEK ETA ARLO BISUALEK GERO eta eragin handiagoa dute gure kulturan, eguneroko bizitzan eta gizartean. Hori guztia dela eta, argazkigintzak daukan eta izan dezakeen balio didaktikoa ukaezina da; matematiken irakaskuntzarako oso tresna erabilgarria da.
Gure ikasleak ohituta daude matematikak gauza abstraktu gisa ulertzen; ikasgelan sartutako eta errealitatetik banandutako zerbait balira bezala ikusten dituzte matematikak. Baina matematiken ikasketa moztuta geratzen da, ikasleek ez badute ulertzen abstrakzioa mundu errealetik sortzen dela eta bertatik datorrela mundu matematikoa, eta ez badute asmorik berriz ere mundu horretara itzultzeko, tresna erabilgarria den aldetik. Hori dela eta, oso garrantzitsua da matematiken ikasketa errealitatearikin kontaktuan garatzea. Eta horretarako, argazkigintza matematikoa oso egokia da. Argazkigintzak begi matematikoekin begiratzen laguntzen digu, baina kontzeptu eta emaitza matematikoak ulertzen eta interpretatzen ere laguntzen digu.
Testu hori Santiago Fernández, Raúl Ibáñez eta Goyo Lekuonak egindako gida didaktikotik hartu dut (Pilar Morenoren Ikusi makusi... eguneroko geometria izenburua duen lanarena).
Pilar Morenoren hainbat erakusketak ikus ditzakezue divulgamat aldizkari birtualean.
Gonbidatzen zaituztet horrekin zerikusia duten proposamenak argitaratzera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







