Zenbakiak beste kultur batzuetan

2015/12/23

Gabonak 2015

Aurten ere gabonetako zuhaitz bat egin dugu, agenda21etik bideratuta, paperez egindakoa da, baina erabilitako paperez. Oso zuhaitz "fraktala" eta ekologikoa!  Zein fraktal ikusten dituzu? Sonobe moduloa da protagonista. 10 cmko karratu batekin egiten bada modulo bat, kubotxo baten ertzak zenbateko luzera du? Zenbat kubotxo daude enborra txikian, eta handian? Talde guztiek parte hartu dute, ikasle bakoitzak kubotxo bat edo egiten. Mila esker zuen laguntzagatik.

GABONAK ETA URTE BERRI ON!





2015/06/25

Diseinua eta Sketchup

Aurten Diseinua ordenagailuz ikasgaia eman dut 3. DBHn, libre cad eta sketchup programak erabili ditugu, hona hemen sketchup-ekin  ikasleek egindako hainbat lan:

2015/06/19

Trigonometria institutuan

Aurten ere trigonometria landu dugu 4.DBHn, patioan teodolito eta metro batekin hainbat neurri hartu gero altuera batzuk kalkulatzeko. Horretaz aparte, ikasleek irratirako saio batzuk prestatu dituzte, horretarako Tales eta Eratostenes izan ditugu zentroan. Hona hemen aurkezpen bat lan horiekin guztiekin:


 

2014/12/04

Mokoa eta hegoak



Duela gutxi zentroko liburutegian erakusketa zoragarria izan dugu: "Con pico y alas", Jose Maria Sorandorena. Erakusketa honetan hegalariak dira protagonistak; batzuetan, gizakiok eraikitako mundu geometrikoan bizi, beste batzuetan, eboluzioak sortarazi die gorputzaren forma jakin bat, mugitzeko era jakin bat non kontzeptu matematikoak islatzen diren. Horretaz aparte, zoriak eta argazkilariaren begiradak sortutako argazkiak dira. Matematika ala ornitologia? Biak batera!
DBHko ikasle guztiak pasatu dira liburutegitik, argazkien artean nork bere gogokoena aukeratu du deskribapen txiki bat egiteko. Horren ostean, geleetan, haiek ekarritako argazkiekin osatu dute hainbat mural, hona hemen argazki batzuk:


2014/03/20

2014/01/30

Bilboko inauteriak

Hona hemen Bilboko inauterietarako posterra:




Onarrizko irudia Bilboko lauza da, lauza honen aldea a cm-koa bada, zenbat da zirkulo handiaren azalera?

2014/01/27

Emakume berritzaile zientzian

Duela gutxi  Goyok egindako erakusketa:


2013/12/30

Zorionak eta Urte berri on!

Aurten paperezko elur tantak dira protagonistak. Hona hemen aurtengo postala:



2013/07/03

Mosaikoak


Hona hemen 2002/2003 eta 2003/2004 ikasturteetan Matematika tailerrean egindako mosaikoak:

2013/01/15

Geometria goxoa

Geometria-tailerrean 1.DBHko ikasleek poliedro erregularrak eraiki dituzte "gominolak" eta zotzak erabiliz. Ikasleek behin poliedroak amaituta, taula bat osatu dute, eta gero gominola guztiak jan dituzte. Zenbat? Badakizu? (lau laguneko taldeka lan egin dute, talde bakoitzak tetraedro bat, hexaedro bat, oktaedro bat eta ikosaedro bat egin ditu). Hona hemen hainbat argazki eta bideo bat ikasteko nola egin:


  

2012/12/21

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Hona hemen gure ikasleek egindako Gabonetako zuhaitza:


2012/12/12

GABONAK

Make your own slide show at Animoto.

2012/11/23

Iratxo pitagorikoa

Hona hemen GeoGebrarekin egindako "iratxo pitagorikoa". Tresna berri bat sortu dut: bi punto emanda adar pitagorikoa marrazten du (bi karratu eta triangelu zuzen bat). GeoGebra Eraikuntza elkarreragilea

Hau Java applet bat da, GeoGebrarekin egina www.geogebra.org Webgunetik. Badirudi ez duzula Java instalatuta. Mesedez, bisitatu www.java.com

GeoGebrarekin eginda

2012/06/15

loreak eta...

Slide.ly erabiliz nik egindako aurkezpen bat: loreetako argazkiak dira gehienak (senarrak eta biok aterata, Bilbon, Nojan, Alcossebren, Nafarroan,...), geometria ikasteko aproposa, ezta?


2012/04/30

Bilbo, A-tik Z-ra

Aspaldian ikusi nuen poster bat, Bilboko argazki batzuekin, alfabetoa zen. Ideia asko gustatu zitzaidan, eta erabaki nuen horren modukoa egitea; hona hemen argazkiak: Bilbo, A-tik Z-ra:


2012/01/05

Gabonetako zuhaitza

Aurten ere, iaz bezala gabonetako zuhaitz bat sortu dut, baina oraingoan WIRISekin eginda.

2011/10/11

WIRIS blog batean

Hona hemen WIRIS-ekin egindako dodekaedro bat:

Mi lista de blogs

Seguidores