Aurten ere gabonetako zuhaitz bat egin dugu, agenda21etik bideratuta, paperez egindakoa da, baina erabilitako paperez. Oso zuhaitz "fraktala" eta ekologikoa! Zein fraktal ikusten dituzu? Sonobe moduloa da protagonista. 10 cmko karratu batekin egiten bada modulo bat, kubotxo baten ertzak zenbateko luzera du? Zenbat kubotxo daude enborra txikian, eta handian? Talde guztiek parte hartu dute, ikasle bakoitzak kubotxo bat edo egiten. Mila esker zuen laguntzagatik.
GABONAK ETA URTE BERRI ON!
Zenbakiak beste kultur batzuetan
2015/12/23
2015/06/25
Diseinua eta Sketchup
Aurten Diseinua ordenagailuz ikasgaia eman dut 3. DBHn, libre cad eta sketchup programak erabili ditugu, hona hemen sketchup-ekin ikasleek egindako hainbat lan:
2015/06/19
Trigonometria institutuan
Aurten ere trigonometria landu dugu 4.DBHn, patioan teodolito eta metro batekin hainbat neurri hartu gero altuera batzuk kalkulatzeko. Horretaz aparte, ikasleek irratirako saio batzuk prestatu dituzte, horretarako Tales eta Eratostenes izan ditugu zentroan. Hona hemen aurkezpen bat lan horiekin guztiekin:
Etiquetas:
eratostenes,
tales,
teodolitoa,
trigonometria
Suscribirse a:
Entradas (Atom)